Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2023

I. FLORENTINO GOIBURU BERTSO-PAPER LEHIAKETA

 Idiazabalgo Bertso Taldeak FLORENTINO GOIBURU bertsolari Idiazabaldarra oroitzeko helburuarekin eta herriko bertsozaletasuna sustatzeko asmoz, urtero egingo den ekimen hau jarri du martxan. Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak: 1. Parte-hartzaileak: Edonork parte har dezake 2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak Bi kategoria ezarri dira: A kategoria: 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak (biak barne) 4 bertso. B kategoria: 2007ean edo lehenago jaiotakoak 6 bertso. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.  3. Sariak Honako sari hauek ezarri dira: A kategoria 1. Saria.  2. Saria. 1go herritarraren saria. B kategoria 1. Saria  2. Saria  1go herritarraren saria. 4. Aurkezteko modua eta epea Lanak jasotzeko azken eguna 2024ko Urtarrilaren 12a izango da. Lanaren kopia bat liburutegian aurkeztuko da gutun-azal itxi baten barruan. Gutun-azala