Mezuak

Aitor Sarriegi etiketa duten argitalpenak ikusgai

2024KO GOIERRIKO BERTSOLARIEN SAIOA

Irudia
 Urtero bezala abenduan gozatu genuen goierriko bertsolarien saioa. Bertan egoterik izan ez zenutenontzat edo berriz ere gozatu nahi duzuenontzat hemen jartzen dizuegu Goierri Telebistako lagunek eginiko saio berezia. Gozatu!  Goierriko Bertsolarien Saioa

Goierriko bertsolarien saioa ABENDUAREN 15ean

Irudia
 Bertsozaleok, aurten ere antolatu dugu Goierriko bertsolarien saioa. Urtero bezala Guraso Elkartea aretoan izango da, arratsaldeko 18:30tan hasita.  Aurten kantuan izango ditugun bertsolariak honakoak dira: Aratz Igartzabal Gabiriarra, Eneko Araiztegi Segurarra, Oihana Iguaran Idiazabaldarra, Iban Urdangarin Ataundarra, eta Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi Beasaindarrak. Saio hau Idiazabalgo bertso taldeak antolatzen du, Illati euskara elkartearen baitan, Idiazabalgo Udalaren eta Amporen laguntzarekin. Apuntatu eguna eta animatu ostiral iluntze polit bat pasatzera!