Goierriko bertsolarien saioa ABENDUAREN 15ean

 Bertsozaleok, aurten ere antolatu dugu Goierriko bertsolarien saioa. Urtero bezala Guraso Elkartea aretoan izango da, arratsaldeko 18:30tan hasita. 

Aurten kantuan izango ditugun bertsolariak honakoak dira:

Aratz Igartzabal Gabiriarra, Eneko Araiztegi Segurarra, Oihana Iguaran Idiazabaldarra, Iban Urdangarin Ataundarra, eta Maddi Aiestaran eta Aitor Sarriegi Beasaindarrak.

Saio hau Idiazabalgo bertso taldeak antolatzen du, Illati euskara elkartearen baitan, Idiazabalgo Udalaren eta Amporen laguntzarekin.

Apuntatu eguna eta animatu ostiral iluntze polit bat pasatzera! 





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

I. FLORENTINO GOIBURU BERTSO-PAPER LEHIAKETA

FLORENTINO GOIBURU BERTSOPAPER LEHIAKETAKO BERTSO SARIDUNAK