II.FLORENTINO GOIBURU BERTSO PAPER LEHIAKETA
II. FLORENTINO GOIBURU BERTSO-PAPER LEHIAKETA
Idiazabalgo Bertso Taldeak II.FLORENTINO GOIBURU bertsolari Idiazabaldarra oroitzeko helburuarekin eta herriko bertsozaletasuna sustatzeko asmoz.
Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:
1. Parte-hartzaileak:
Edonork parte har dezake
2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak
Bi kategoria ezarri dira:
A kategoria:
- 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
- 4 bertso/ 8 kopla
B kategoria:
- 2008ean edo lehenago jaiotakoak
- 6 bertso/12 kopla
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.
3. Sariak
Honako sari hauek ezarri dira:
A kategoria
- 1. Saria. Oroigarria eta dirusaria
- 2. Saria. Dirusaria
- 1go herritarraren saria. Oroigarria eta dirusaria.
B kategoria
- 1. Saria. Oroigarria eta dirusaria
- 2. Saria Dirusaria
4. Aurkezteko modua eta epea
Lanak jasotzeko azken eguna 2025eko martxoak 11a izango da.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, idiazabalgobertsotaldea@gmail.com helbidean lana zein mailatan aurkezten den adieraziz.
Posta bakoitzak bi fitxategi izan beharko ditu:
1- “bertso sorta” izeneko dokumentu bat non bertsoak izengoitiarekin sinatuta egon beharko diren.
2- Egilea izeneko dokumentu bat ondorengo datuekin:
- Ezizena
- Egilearen izen eta bi abizenak
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa
Antolatzaileek bermatzen dute datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia betetzea, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua beteko da pertsona fisikoen babesaz bezainbatean.
Lehiaketara aurkezten diren lanak Bertso Taldeak gordeko ditu eta webgune batean edo paperean argitaratzeko eskubidea izango du. Beti ere salneurririk gabe.
5. Epaimahaia
Epaimahaia 4 pertsonek osatuko dute.
6. Epaia eta sari-banaketa
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
Kategoria guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahalko da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.
Sari-banaketa 2025ko martxoaren 28an izango da.
7. Kontuan hartu beharreko beste batzuk
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.
Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.
Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea.
Antolatzailea: Idiazabalgo Bertso Taldea (Illati euskara elkartea)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina