Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2024

FLORENTINO GOIBURU BERTSOPAPER LEHIAKETAKO BERTSO SARIDUNAK

Irudia
  Joan zen Igandean, otsailaren 4ean, egin zen FLORENTINO GOIBURU BERTSOPAPER LEHIAKETAKO sari banaketa.  Bertan hiru sari banatu ziren, helduen kategoriako bi bertso sorta onenak eta herriko bertso sortarik onenarena. Lanik onenaren saria INFLU-EZER bertso sortak eraman zuen, Iñigo Legorburu Hernaniarrak eginak.  INFLU-EZER. Doinua: Gure lurrean hedatua da  1    Kaixo, ni Mega Johann nauzue atzo nintzena Joanes jarraitzen nauten haiekin bete ditzaket mila San Mames. Trukatzean bizi-planez, gaur nabil amets buhamez frikia zena ikono berri bihurtu baita, aidanez … Filtrorik gabe esanez: “Ez segi loser izanez!” Zuek niretzat jardun zaitezten aldatu berri dut lanez. (BIS)   3 Txutxumutxutan hasitakoan iristen gara  Cuore -ra gure begiak eginda daude matxismoaren moldera: “Neskek, kiloak sobera” “Aiton galaiek, hobera” haien bizitzek ze arrakasta igotakoan blogera! Aniztasun kolorera apusturik ez morera! Mikromatxismoz osatu ahala suntsitu dadin norbera … (BIS)   5 Garai bateko elizetako p