Mezuak

II.FLORENTINO GOIBURU BERTSO PAPER LEHIAKETA

Irudia
  II. FLORENTINO GOIBURU BERTSO-PAPER LEHIAKETA   Idiazabalgo Bertso Taldeak II.FLORENTINO  GOIBURU bertsolari Idiazabaldarra oroitzeko helburuarekin eta herriko bertsozaletasuna sustatzeko asmoz. Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak: 1. Parte-hartzaileak: Edonork parte har dezake 2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak Bi kategoria ezarri dira: A kategoria: 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoak (biak barne)   4 bertso/ 8 kopla   B kategoria: 2008ean edo lehenago jaiotakoak   6 bertso/12 kopla   Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.  3. Sariak Honako sari hauek ezarri dira: A kategoria 1. Saria. Oroigarria eta dirusaria 2. Saria. Dirusaria   1go herritarraren saria. Oroigarria eta dirusaria.   B kategoria 1. Saria. Oroigarria eta dir...

2024KO GOIERRIKO BERTSOLARIEN SAIOA

Irudia
 Urtero bezala abenduan gozatu genuen goierriko bertsolarien saioa. Bertan egoterik izan ez zenutenontzat edo berriz ere gozatu nahi duzuenontzat hemen jartzen dizuegu Goierri Telebistako lagunek eginiko saio berezia. Gozatu!  Goierriko Bertsolarien Saioa

FLORENTINO GOIBURU BERTSOPAPER LEHIAKETAKO BERTSO SARIDUNAK

Irudia
  Joan zen Igandean, otsailaren 4ean, egin zen FLORENTINO GOIBURU BERTSOPAPER LEHIAKETAKO sari banaketa.  Bertan hiru sari banatu ziren, helduen kategoriako bi bertso sorta onenak eta herriko bertso sortarik onenarena. Lanik onenaren saria INFLU-EZER bertso sortak eraman zuen, Iñigo Legorburu Hernaniarrak eginak.  INFLU-EZER. Doinua: Gure lurrean hedatua da  1    Kaixo, ni Mega Johann nauzue atzo nintzena Joanes jarraitzen nauten haiekin bete ditzaket mila San Mames. Trukatzean bizi-planez, gaur nabil amets buhamez frikia zena ikono berri bihurtu baita, aidanez … Filtrorik gabe esanez: “Ez segi loser izanez!” Zuek niretzat jardun zaitezten aldatu berri dut lanez. (BIS)   3 Txutxumutxutan hasitakoan iristen gara  Cuore -ra gure begiak eginda daude matxismoaren moldera: “Neskek, kiloak sobera” “Aiton galaiek, hobera” haien bizitzek ze arrakasta igotakoan blogera! Aniztasun kolorera apusturik ez morera! Mikromatxismoz osatu ahala suntsitu dadin norbe...